Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Berazubi kaleko bidegorria erabilezina

Iruzkin berri bat gehitu
Berazubi kaletik Berazubiko zubirantz joateko bidegorria ia ikusezina da. Bideko kolore gorria erdi desagertuta eta hainbat oztopoak daudelako. Gaur egun, hainbat loreontzi bidegorri erdian jartzea logikoa iruditzen zitzaion norbaiti. Are gehiago, gune honetan beti kaos bat izaten da, izan ere, autoek, bizikletek eta pasatzaileek toki hau edozein moduan zehartzen dutelako. Horregatik da hain garrantzitsua tokia ondo seinalatzea eta bide ondo markatzea; Hala ere, bidegorri tarte horretan beti eragozpenak egoten dira, lehen banku bat eta orain hainbat loreontzi bidegorri erdian. Gainera, loreontziak ikusi aurretik, ez dago bira egiteko ikuspenik. Hau da, bizikletaz bagoaz, bira egiterakoan, topatuko dugun lehenengo gauza loreontziak dira eta ustekabean ezkerrera edo eskuinera bira egin behar dugu: autoekin edo pasatzaileekin talka egitea erabaki behar dugu istant batean. Erabat penagarria da egoera. Egoera segurtasuna bermatze aldera, hasteko, bidean dauden loreontziak kentzea premiazkoa da. Bestalde, bidegorria berriz margotzea beharrezkoa da. Azkenik, Berazubiko zubitik Berazubi kalera, bidegorri tartea hori konektatuko nuke. Nire proposamenak kontuan hartuko dituzulakoan. Adeitasunez.
C.L.C. 21/1/2024 23:20 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria