Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Plaza Berriko ZARATA

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Plaza Berriko bizilagunak garen aldetik, bertan, kontzertuekin eta ondorioz, soinuarekin dugun arazoa helarazi nahiko genueke. Nahiz eta urrunetik datorren arazoan izan, azken hilabeteetan gauzak okerrera egin du. Gaueko kontzertu gehienak Plaza Berrian egiten jarraitzen dira. Rotazioaz hitz egin ohi da, baina Plaza Berrian ez da rotaziorik ikusten kontzertuei dagokienez. Gainera ze ordutegi eta bolumenak erabiltzen dira? Ezin dugu ulertu zergatik egon behar duen hiri erdian (jendea bizi den lekuan) goizeko 3rak arte musika hain bolumen handian jo ta fuego. Etxe barruan leihoak eta paretek dardarka egoten dira. Hau ulertezina da. Datorren asteburu honetan ere kontzertuak eta DJak daude programatuta eta ez egun bat bakarrik, bi egun jarraian baizik eta hau JAZANEZINA da. Duela bi aste goizeko 3rak arte egon ginen kontzertu baten menpe. Ezin irakurri, ezin telebista ikusi, ezin lorik egin. EZIN DESKANTSATU. Asteburu honetan ere LO EGIN EZIN EGONGO GARA ASTEBURU OSOAN? Aski da, ezin dugu gehiago. Ezin daieteke izan, bi astero gure etxe azpian kotzertuak egotea. ASKI DA. Dagokionari konponbidea eskatzen diogu. Eskerrik asko.
I.E.P. 8/6/2023 16:02 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria