Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

TABERNEN ORDUTEGIA ETA ZARATA

Iruzkin berri bat gehitu
kaixo Atzo, asteartea, maiatzak 16, Elorri taberna irekita zegoen, eta beti bezala kanpoan zarata eta zikinkeri izugarria biltzen da. Gaueko 02:00etan taberna oraindik irekita zegoen. Ez da lehenengo aldia taberna honen ordutegiaren inguruan galdetzen dela, eta zer esanik ez kanpoko aldean sortzen den zatara, ZIKINKERIA (kristalak, PIXA) eta liskarren inguruan. Zein ordutegi lizentzia du? Eta astearte normal batean 02:00ak baino beranduago irekita izan dezake (bere musikarekin tope noski)? Berriz ere erantzunaren zain,
S.E.A. 17/5/2023 16:07 Haserre 
Erantzunaren zain Zikinkeria, kristalak, pixa,...arazo larria dago eta ez da inolako jarrerarik hartzen.
S.E.A. 29/5/2023 18:41 Normala 
Erantzunaren zain Zikinkeria, kristalak, pixa,...arazo larria dago eta ez da inolako jarrerarik hartzen.
S.E.A. 29/5/2023 18:41 Haserre 
Tolosako Udala: Udaltzain Burua
Establezimendu horrek 3. kategoria du, eta, beraz, neguan 02: 30ean itxiko da astelehenetik ostegunera, eta 04: 00etan ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan. Ordutegi horri, taberna barruan dauden bezeroak irtenarazteko beste ordu-erdia gehitu behar zaio, nahiz eta ordutegi horretan bezero gehiago barrura ezin sartu. Lokalaren kanpoaldeari dagokionez, hainbat jarduketa egin ditugu bertan eta aldamenean, bai Ertzaintzak, bai Udaltzaingoak. Ulertzen dugu gorabehera horrek bizilagunengan sor ditzakeen eragozpenak; baina, lehen esan dudan bezala, kontuan hartzen da eremu hori, bai gauetan, bai hurrengo egunean garbiketako enpresak, gunea garbitzeko garaian.
  30/5/2023 11:09
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria