Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Barrakak eta abar

Iruzkin berri bat gehitu
Barrakak zein ordutegi dute bukatzeko? Barraketako musika noiz arte da? Orain arte guk dakigula, barraketako musika gaueko hamabietan isildu behar dute. Ostegunetik hasita ez da horrela izan. Bart , Zaldunitako gauean, goizeko ordubietan musika "Chumba Chumba" a tope zegoen, barraketako motorrak, neumatiko atala (haizea botatzerakoan izugarrizko zarata botatzen dutenak), jendeareni ohikuak, klasonak (batzuk musikalak) ... Horrelako festak jazan ezinak dira. Udaltzainei deitu zitzaien, bertakoak ordutegia ez zekien. Nonbait azaldu ziren, baina gaueko 3:30 ak arte hor egon zen "DALE QUE TE PEGO". Gure gizartean isunik ez badira jartzen, "hor konpon Maria Anton". Barraketakoek oso garbi izan behar lukete beraien ordutegia, musika mota... Ez du balio Udaltzainak barraketara azaltzea "De Hermanitas de la Caridad". Kontrol handiagoa izan beharko litzateke. Errepidean abiadura muga gainditzen badugu, ondorioak ditugu. Barraketan zergatik ez, Tolosan dena onartzen da ala? "HEZIKETA INSTITUZIONALA" beharko genuke, bizikidetzako muga sozialak non dauden garbi utzi behar dira, bestela JAI DUGU!!!! Horrela dijoaz Tolosako Iñauteriak : "BERTAN BEHERA ", eta hau ez da iritzi pertsonala. Tolosar batzuk esaten ziguten Arretxabaletako iñauterietara zihoazela, garai batetako Tolosako Iñauterietako giroa zegoela eta. Zer egiten ari da Tolosako Instituzioa? Zer pentsa arazten dit!
I.G.C. 20/2/2023 19:25 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Barraken ordutegia finkatuta zegoen eta 00:00etan zeukaten megafonia itzaltzeko muga. Udaltzaingoak egindako aktak kontuan hartuko ditugu eta ferietako ordezkariekin harremanetan jarriko gara, behar baldin bada, ordutegia ez errespetatzeak ondorioak izan ditzan. Eskerrik asko zure ekarpenagatik
  23/2/2023 11:13
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria