Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

OSTIRAL MEHEKO ZEZENAK

Iruzkin berri bat gehitu
Inoiz arazorik egon ez den lekuan udala arazoak sortzen. LOTSAGARRIA ostiral meheko sarrerak banatzeko erabli den prozedura. Orain arte egin den bezala zergatik ez? Zergaitik ezin dira sarrerak egunean bertan erosi? zergatik gaur sortu den saltsa? Piñatarako ere gaur? BESTE ZERBAITETAN PENTSATZEN HASTEKO GARAIA DA! Ezin dira egunean bertan 2 puntu desberdinetan sarreak salgai jarri eta listo! KUDEAKETA TAMALGARRIA.
Z.A.C. 17/2/2023 13:58 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Udala saiatu zen herritarrei komunikatzen ostiral meheko zezen-txikiei festa bertan behera utzi behar izan zela Foru Diputazioaren baimen ezagatik, eta honen ordez ohiko xexenekin egingo zela. Honetarako aforoa kontrolatu behar zenez, azken orduan erabaki zen gonbidapen bidez egitea eta honek arazoak ekarri ditu, dudarik gabe. Ez gaude pozik gertatuarekin, eta hurrengo baterako gonbidapen-kopurua mugatu edo bestelako hobekuntzak sartu eharko ditugu. Hala ere, jakinarazi nahi dizut zezenetako sarreren eskaerari denok gustura uzteko moduan erantzutea oso zaila izango zela edozein kasutan, urterik urtera hazten ari delako Eskerrik asko zure ekarpenagatik,
  23/2/2023 11:17
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria