Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

zirkuito osasuntsuak

Iruzkin berri bat gehitu
Tolosako Udala: Kirol Departamentuko Arduraduna
Badira hilabete batzuk, Tolosako Udalaren proeiktuen artean, ibilbide osasuntsuen proiektua, jorratzen ari dela, giza eragileekin batera. Ibilbide horien mapa osatzearekin batera, irrisgarritasuna hobetu eta zirkuito osasuntsuak txertatzeko asmoa dago herriko hainbat puntuetan, besteak beste, Usabalen, Alondegi plazan, egun Poeta Lizardi plazan daukagun eskaintza areagotuz. Beraz epe laburrean, udazkena aldera, Tolosarrok, zirkuito osasuntsuetaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Lerro hauek aprobetxatuz, jakinarazten dizut, herritar gisa, proeiktu honen hausnarketan parte hartu nahiko bazenu, esan besterik ez duzula, e-mail bidez edo nahi duzun bezala. Estimatua iradokizuna.
  21/7/2014 15:08
Usabal-eko polikiroldegia oso ondo dago osatuta. Baina nire inguruan familia asko daude udako sasoian bakarrik joaten direnak bertara, igerilekura zehazki. Udal talde berria osatu dela ikusita, ez al litzateke garai egokia udan igerilekura soilik joateko baimena emango lukeen txartel edo bono berezia eskaintzeko aukera aztertzeko? Ekonomikoki ere mesede ederra izango litzateke jendearentzat zerbitzu zehatz eta mugatu batzuetarako matrikula egitea, eta ez zerbitzu guztietara.
A.A.O. 8/6/2015 14:26 Normala 
Tolosako Udala: Kirol Departamentuko Arduraduna
Egun on! zure mezuari erantzunez, pentsatzen dut jakingo duzula, Usabalen, udako txartela soilik, atera daitekeela; baita hilekoa ere. Aukera hori badago. Txartelak urtaroak bereizten ditu ez zerbitzuak eta zure eskaera hortik doala ulertzen dut. Usabalgo txartelak, instalazioko zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera ematen du, baita Berazubikoak ere, hau da, "pack" batean doaz denak. Zure eskaera, zerbitzu ezberdinak atomizatzearen aldekoa da, bakoitzari bere balioa emanez (igerilekua, kantxak, fitness gunea, rokodromoa, kanpoko zelaiak....). Udalak, oraingoz, ez du kudeaketa mota hau kontenplatzen. Begirunez, agurtzen zaitut.
  9/6/2015 08:36
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria