Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Leidorreko atzerapenak, noiz arte?

Iruzkin berri bat gehitu
Leidor aretoa. Atzo, urtarrilak 22. 19:00etan programatutako emanaldia 19:12an hasi zen. Salbuespena? ohitura bihurtuta. Proiekzioa berandu hasten da jendea berandu dabilelako. Jendea berandu dabil proiekzioa berandu hasiko dela badakielako. Nola atera begizta horretatik? Erantzun bakarra: 19:00etan ateak itxi.
J.S.Z. 23/1/2023 10:00 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Egun on. Atzo ezusteko arazoa sortu zen Leidorreko takillan. Pertsona batek zine-bonua erosi nahi izan zuen eta takillako langileak esan zion pelikula hasi aurreko ordu erdian ez zela bonorik saltzen. Sesioa sortu zuen pertsona honek,eta takillaren martxa normala moteldu eta geldiarazi. Beharbada zerorrek ere izango duzu egoera honen berri. Horrelako egoerak kudeatzen oso zailak izanik, erremedio bakarra pelikularen hasiera atzeratzea izan zen. Ahaleginak egiten ditugu puntualitatea ahalik eta zorrotzen errespetatzeko, baina beti ezin da bete, are gehiago zure eskuetatik ihes egiten duten arrazoiak tartean daudenean.
  23/1/2023 13:00
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria