Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Leidor-eko atzerapenak

Iruzkin berri bat gehitu
Atzo, urriak 16, 19:00etan Leidorren programatutako filma, 19:08an hasi zen. 8 minutu horietan 37 lagun sartu ziren aretoan. Atzokoa ez da salbuespena, ohitura baizik. Noiz arte jasan behar dugu beste batzuen utzikeria? Zergatik ez dira ateak ixten 19:00etan? Badago beste modurik axolagabeen jokamoldea aldarazteko?
J.S.Z. 17/10/2022 09:55 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Egun on. Zortzi minutuko atzerapen horren arrazoia hau da: hemendik gutxira egingo den Abesbatzen Lehiaketarako sarrerak erosi nahian hurbildu zen jendea takillara, eta,nahiz eta zine ordutegian saio horretarako sarrerak bakarrik saldu, hauek kanporatu arte ez zen hilera bukatu ahal izan, hainbeste jende zain egonik, pelikularen hasiera pixka bat atzeratzea egokiagoa zela estimatu zelarik.
  17/10/2022 13:16
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria