Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hiru tabernak patioan antolatutako kontzertuak

Iruzkin berri bat gehitu
Astero bezala, udalaren baimenarekin, Hiru tabernak patioan kontzertua antolatu du. Honek izugarrizko zarata, jendetza eta kaosa sortzen du. Gustatuko litzaidake jakitea ea PATIO hau prest dagoen kontzertu batek dakarkiena jasateko, batez ere astero ematen direnean. Ez dago dezibelioak neurtzen dituen arduradunik, ezta ere aforoa kontrolatuko duen inor. Ba al dago larrialdi protokolorik zerbait gertatu ezkero? Inguruko auzokoen bizikidetza ez errespetatzeaz gain, nor izango litzateke kalte materialen arduradun? Nor arduratuko litzateke aforoa ez errespetatzeak dakarren arriskuetaz?
J.Z.A. 25/9/2022 20:13 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria