Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

MUSIKA GOIZALDEAN

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo. Tabernetan dabilen edonork daki asteburu gauetan hainbat tabernak ez dutela dezibelioen muga errespetatzen, baina larunbat honetan gertatutakoak beste marra bat gainditu du. Rondilla eta Arostegieta kaleen artean, kalean, goizaldeko 03:30ak arte musika izan da, sekulako bolumenarekin. Non zeuden udal arduradunak arauak betearazteko? Udalak baimenik emana zeukan horretarako? Onartezina da. Ahoa betetzen zaizue errespetuarekin, herritar guztien ongizatearekin, baina benetan esku hartu behar denean, denak etxean eta isilik.
M.A.G. 4/9/2022 20:49 Haserre 
Ze arrazoi duzun esaten duzunean udala ez dela mugitzen hainbat gaitan, zenbait kontzeptu aipatzen dutela behin eta berriz (errespetoa, elkarbizitza, ongizatea, eta abar) baino gero, praktikara eraman behar direnean... Zarata, zikinkeria eta trafiko arau hausteak (abiadura eta aparkatzeak) dira, nire ustez, kategoria horretan sar daitezkeenak. Urteak daramatzat konpromiso handiagoa eskatzen, bai arduradun politikoei baita udaltzaingoari ere eta alferrik. Lotsagarria
J.S.Z. 6/9/2022 12:35 Haserre 
Udalaren erantzunik ere ez dugu merezi? Atal hau "udalarekin elkarrizketa abiarazteko" dela jartzen duzue ba...Hilabete pasatu da. Zuek orain parte hartze prozesu berri bat lau haizetara zabaltzen, eta agerian geratzen da herritarrei erantzuteko gai ere ez zaretela. En fin.
M.A.G. 6/10/2022 21:16 Normala 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Egun on. Hasteko, zure kexari lehenago erantzun ez izanagatik barkamena eskatu beharra daukagu. Gure arteko koordinazio falta izan da eta ez dago aitzakiarik. Honetaz gainera, esan nahi dizut udalak baimentzen dituen musika emanaldi guztiak baldintzak garbi utzita eta udaltzaingoa jakinaren gainean jarrita egiten direla. Aipatzen duzun txaranga horren irteerarako ez zen baimenik eskatu, eta horrelakoetan udaltzaingoari dagokio jakinaraztea arauz kanpo eta baimenik gabe dabiltzala. Hurrengo batean horrelako zerbait gertatzen denean, udaltzaingoari deitu 943675858 telefonora eta beraiek izango dira baimenaren konprobazioa egingo dutenak, edo bestela kontu eske azalduko direnak. Honekin zure kexari erantzun diogulakoan,
  11/10/2022 11:28
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria