Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Donostia etorbidean eserleku berri batzuk ipintzea asko eskertuko litzateke

Iruzkin berri bat gehitu
Pertsona askok, paseatzerakoan, Larramenditik Guadalupeko lan pabiloietaraino joan, ibaia gurutzatu eta Belaterainoko buelta egiten dugu. Ibilbidea ez da motza eta ibiltarien artean adineko pertsona ugari egunero ibiltzeko joera dutenez, ez litzateke batere gaizki egongo Santa Lucía garajea eta Guadalupeko pabiloi bitarte horretan bizpahiru eserleku berri ipintzea. Horietako leku posible batzuk Iturralde baserriaren eta hurrengo etxebizitzen tarteko eremua eta oinezkoen zubia hasten den leku berbera izan daitezke. Ekonomikoki ez zait iruditzen dirutza handia suposatuko lukeenik eta oinezkoentzat atseden hartzeko aukera bikaina eskeiniko lukete. Mila esker.
A.G.A. 29/6/2022 12:49 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria