Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Bidegorriak bai ala ez? Egiteko tan, erabilgarriak, mesedez

Iruzkin berri bat gehitu
Duela hiruzpalau urte, mugikortasunari buruzko planaren ondorioak aurkeztu zenituzten udaletxean. Oker ez banago, Madrilgo enpresa bateko teknikari alemana izan zen ondorio horiek komentatu zituena eta proposamen artean, bizikleta bidegorrietatik errepidera ateratzearena zegoen. Hori eginez gero, gainera, lortuko baitlitzateke ibilgailu motordunen abiadura moteltzea. Norabide horretan, ordea, ez da ezer egin eta Iurren eta San Frantziskon egin diren obretan garbi gelditu da bidegorrien aldeko apustua026 Bidegorriak edo, beharbada, bidebeltzak, zeren eta bietan gorria erabiltzeari utzi zaio. Baino, Usabal industriagunera hurbilduz gero, hor bai topatzen dugula berriro gorria. Duela gutxi margotu dira bi lerro, bata Mubil-etik tanatorioraino eta, hortik aurrera, beste aldean. Zergatia? Egia esan, ez dakit txirringaz ibiltzeko den, lurrean margotutako ikonoak oinezkoenak bakarrik direlako026 Portzierto, oinezkoentzako edota txirrindularientzat izanda ere, nekez erabili ahalko da kotxeek okupatzen baitute azalera guztia.
J.S.Z. 2/6/2022 17:22 Triste 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria