Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zuen garajeak utziko dizkiguzue?

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Aparkalekuekin gertatzen ari denak ez du izenik. Haragi festa? Egoiliarren aparkalekuak kendu. Terraza berriak? Egoiliarren aparkalekuak kendu. Obrak? Egoiliarren aparkalekuak kendu. Zaborrontziak lekuz aldatu? Zergatik ez! Kendu egoiliarrei aparkalekuak. Lotsagarria da gauza horien guztien aurrean beste irtenbiderik ez eskaintzea, eta are lotsagarriagoa udal langile batzuen jarrera. Gaur bertan, TAOko txartela duenari, fin-fin ibiltzen denari kontu eske, eta EGUNERO Alde Zahar inguruan egoiliarren plazetan txartelik gabe dauden auto BERDINekin zer? "Deskargatzen" ari direlakoan goiz osoa gaizki aparkatuta egoten direnekin zer? Udaltzaingoak TAOkoei pilota eta TAOkoek udaltzainei. Nahikoa da. Zorroztasuna denontzat eta arrazoi jakinengatik aparlekuak behin-behinean kendu behar badira irtenbideak.
M.A.G. 20/5/2022 19:09 Haserre 
Guztiz ados nago iruskin honekin, behin baño gehiagotan idatzi dut nik ere gauza berdina adierazteko eta horrialde honetan erantzunik ez, baina erantzun bakarra daukate kalean aurkitu eskero udaltzaingoek, " ez gara denetara iristen". Denetara ez ezertara ez zarete iristen, aski da!
U.E.M. 20/5/2022 22:45 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria