Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kondeko aldapa zebrabideak

Iruzkin berri bat gehitu
Behin eta berriz arazo hau azaldu den arren, ez dugu inongo erantzunik edo konponbiderik ikusi. Kondeko aldapan zebrabide gehiago behar dira. Erabiltzaile bezala, zebrabide bat Elduaien hizkuntz eskolaren parean beharko litzatekeela uste dut, eta beste bat Berazubitik igotzen diren eskaileren parean. Bertan modu arriskutsuan pasatzen du jendeak alde batetik bestera, kontuan hartuta kotxeak abiaduran igarotzen direla bertatik. Eskerrikasko
A.E.Z. 18/5/2022 16:08 Normala 
Erabat ados, eta kotxeen abiadura murrizteko neurriren bat hartu beharko litzateke ere. Ume asko pasatzen da Elduaien aldeko espaloi estu eta altura gutxi duen horretatik...egunen batean ezbehar bat gertatuko da
E.L.I. 27/5/2022 00:14 Normala 
Tolosako Udala: Suboficial Udaltzaingoa
Kaixo. Jaso ditugu zuen eskaria Mugikortasun sailako teknikaria jakinaren gainean jarriko dugu. Mila esker zuen arretarengatik. Tolosako Udaltzaingoa. U-18 udaltzaina.
  14/6/2022 13:07
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria