Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Nork hartzen du bere gain "Parte hartzen" atala?

Iruzkin berri bat gehitu
Badira egun asko "Parte hartzen" atala gaizki dabilela. Iradokizuna sartzen duzunean, aplikazioak ez dizu esaten ondo ala gaizki jaso duen, eta idatzi duenak behin eta berriz sakatzen du tekla onetsita izan dadin. Kontua da, ordea, lehen unetik eman duela ontzat eginiko ekarpena. Ondorioz, iradokizun bakar bat bost edo sei aldiz agertzen da errepikatuta. Mesedez, konpondu ahal den azkarren akatsa. Eta, bide batez, hobetu aplikazioa. Zaharkituta gelditu da eta irudiak gehitzea ia ezinezkoa da.
J.S.Z. 5/5/2022 14:23 Triste 
Bai, halaxe gertatzen da. niri hori gertatu zait kexa batean. Arduradunekin hitz egin nuen eta jakinaren gainean daudela esan zidaten. Baina berdin jarraitzen du.
P.P.R. 6/5/2022 22:44 Haserre 
Egunon. Berdin jarraitzen du, ezin dira argazkiak igo.
L.E.S. 10/5/2022 10:49 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria