Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Martxoan bonua zertarako

Iruzkin berri bat gehitu
Martxoko zine programazioan, zine forum-eko filmak kenduta, 8 pelikula iragartzen dira helduentzat. 8 horietatik, 5 bonutik kanpo daude. Gehiegitxo, ezta? Baino, gainera, bi asteburutan, emango diren pelikula guztiak ez dira bonuan sartzen. Larunbatean joan nahi badugu, ordaintzera. Baita igandean ere. Ez ditut ezagutzen zinea programatzeko garaian banatzaileekin eta beste agente batzuekin ager daitezkeen zailtasunak; baino, garbi dago, bide horretatik segituz gero, bonuak galduko duela zuen erakargarritasuna.
J.S.Z. 25/2/2022 20:54 Triste 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Egun on. Martxoko eta apiril hasierako zine-eskaintzan heduentzako bost pelikula daude bonutik kanpo eta zortzi bonu barruan. Pelikula erakargarriak eta onak ekartzen saiatzen gara eta baldintzak ez ditugu guk aukeratzen, banatzaileak baizik. Banatzaile hauetako batzuk sistematikoki portzentaia eskatzen digutenez, ezin ditugu bonuan sartu. Hala ere, kontuan izan oraingo bonuak ekainaren 30eko balioa duela, beraz, aprobetxatzeko aukera ugari izango dela hemendik aurrera ere. Eta bonutik kanpo ematen diren pelikulen prezioa ere Donostiako edozein aretotako prezioen oso azpitik dagoela ere kontuan izan. Hau ere bada zinearen zabalkuntza bultzatzeko modu bat.
  4/3/2022 09:18
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria