Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

San Frantzisko, aparkalekuak eta trafikoa

Añadir nuevo comentario
Duela urte batzuk idatzi nuen gai honetaz eta jasotako erantzunak hotz utzi ninduen. Ez zion mamiari heltzen. Kontua da San Frantziskotik pasatzen naizen bakoitzean, hausnarketa bera etortzen zaidala. Gaur egun, kale horretan aparkatu nahi izanez gero, kotxea atzerantz sartu behar duzu. Askotan, aparkatuta dauden ibilgaluek, furgoneta badira, adibidez, ez dizute ikusten uzten ba ote dagoen leku bat libre. Konturatzerako, galga sakatu behar, azkar, baina orpoz orpo beste kotxe bat izanez gero eta horren atzean beste bat eta beste bat026 maniobra benetan korapilatu egiten dela. Beste aldetik, kotxea atzerantz uzteak beste arazo bat dakar atera nahi duzuenean: zaila egiten zaizula ikustea kotxe bat ba ote datorren (batez ere furgoneta badago utzita zure kotxearen ondoan). Gaur bertan ikusi dut txiripaz ez dela gertatu istripu bat. Arazo horiek desagertu egingo lirateke aparkalekua eramandako norantzan izango balira. Sartzeko konplikaziorik ez, eta ateratzeko askoz errezagoa ikustea ibilgailuren bat ba ote datorren. Ohiko kotxe pilaketak ere arinduko lirateke nabarmen. Hori bai, pilaketak desagertarazteko, neurririk eraginkorrena Foruen Etorbideko norantza aldatzea litzateke. Ez du ez hanka ez buru Zumalakarregik, Foruen Etorbideak eta Oriak norantza berdina izateak. Horrek behartzen zaitu, adibidez, norbait utzi edo hartu nahi baduzu Renfeko apeaderoan, gero Tolosako Predro kaleraino joan behar duzula buelta emateko. Ondorioz, Nafarroako Etorbidean trafiko handiagoa eragiten ari zara. Inbertsio gutxiko aldaketak lirateke, onurak, ordea, askotarikoak.
J.S.Z. 11/2/2022 15:27 Enfadado 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb