Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Paulo Rekondo(santander atzekaldea)

Iruzkin berri bat gehitu
San franzisko 7ko bizilagunak, dagoeneko kexa dezente jarri ditugu egunkarian, udaltzainetan eta baita hirigintzan pelota bata besteari pasaz jasotzen degu erantzuna eta irtenbiderik jarri gabe. Egunero kotxez gainezka daukagu espaloia, askok TAOa ere ez dute jartzen eta gau osoan ere egoten dira. Errepidera jaitsi behar izaten degu, baino ia asko portaletik pasatzen dira. Sustoak izan ditugu portaletik ateratzerakoan. Asteburu honetan bizilagun bati, kotxe batek ia jo du atetik irtetean eta gainera bronka jasoz. Laskoaingo obra egin zenean lorontzirenbat jarriko zutela esan ziguten baina ez da inor etorri, eta erantzunik ere ez degu jasotzen. Noiz arte egon behar degu horrela? Zerbait gertatu arte??? Horrenbesteko lana al da lorontziak edo bizikletak aparkatzeko zerbait jartzea portaletik ez pasatzeko. Aparkaleku librea bada, abisatzea nahi genuke horrela auzoko bizilagunak ez ginake bueltaka ibiliko eta TAOa ere ordaintzeari utziko genioke.
M.D.B. 31/1/2022 16:28 Haserre 
Kaixo, San Frantzisko 3koak ere mila bider jarri dugu kexa bera. Hemen, udaletxean zuzenean... Nire lehen kexatik 5 urte pasako ziren ia. Denetarik erantzun zaigu. Azkena, Laskorain kalea berritzean egingo zutela zeozer. Ta ezer ez. Horrelakoak dira. Lotsarik gabeko axolagabe batzuk.
A.A.P. 11/2/2022 15:14 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria