Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Leidor, antolaketa eta puntualtasun eza

Iruzkin berri bat gehitu
Azaroak 7, Cry Macho filmaren emanaldia Leidor-en. 19:00etan hasi behar zuen, baino 19:08an itzali zituzten argiak. Sarreran badago ohar bat non irakurtzen den ateak itxiko direla proiekzioa hasi bezain laster, baino, noski, proiekzioa atzeratzen bada berandu datozen guztiak sartu arte... Noizbait moztu beharko da axolagabe hauen jokabidea, ez? Beste kontu bat, beste behin aipatu nuena. Leidor-en sartzean, sarrera digitalki irakurtzeaz gain, komenigarria litzateke esatea ezkerretik edota eskubitik sartu behar den, hau da, bakoitiak eta bikoitiak non dauden. Hori eginez gero, ekidingo baikenuke jende asko ibiltzea punta batetik bestera bere jarlekuaren bila.
J.S.Z. 8/11/2021 09:57 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo: Azaroaren 7an ekintza bat egin zen filmaren aurretik eta horregatik gertatu zen atzerapena, baina atzerapen hori aurreikusia zegoen. Egin zen ekintza Emakumen Aurkako Kanpaina batekin zegoen lotuta, eta emanaldia hastear zegoela, bikote bat sartu zen eta liskar bat izan zuten beren artean. Ondoren bi minutuko bideo bat eman zen "Ez izan ikusle" izena zuena. Guzti horren ondoren hasi zen filma. Sorpresaren kutsua inportantea zenez, ezin zen jarduera hau aldez aurretik iragarri. Bestalde, sarreran nora jo bereizten laguntzea ondo iruditzen zaigu. Sarreran argi irakurtzen den iragarkia dago, baina ikusleek batzuetan ez dute ikusten. Eskerrik asko zure iradokizunengatik. gero arte
  8/11/2021 12:59
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria