Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Monteskue auzoa

Iruzkin berri bat gehitu
Gaur urriak 25, Monteskue auzoan auzokide baten etxeko saneamentuko kanalizazioko obrak zirela eta errepidea moztuta aurkitu dugu. Auzokideok ez dugu abixurik, ez eta jakinarazpenik jaso obra honen inguruan. Hori dela eta, San Estebango auzoarekin lotzen duen errepidea erabili behar izan dugu Floreaga baserritik pasaz, baina eremu pribatua izanik pasua itxita aurkitu dugu. Ez dugu ulertzen udalaren utzikeria eta jakinarazpen eza. Ez dakigu obrek zenbat denbora iraungo duten eta ezta ere nola geratuko den jadanik hain HONDATUTA dagoen errepidea. Euria egiten duenean kotxeek patinatu egiten dute errepide horretan, berriro hormigoizko partxea jartzea al da zuen asmoa? Uste dut argi geratu dela gure haserrea eta udalak gure auzoarekiko duen begirune falta.
M.A.S. 25/10/2021 22:45 Haserre 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Bai, konturatu ginen gaizki ulertu bat izan genuela udaltzaingoa eta obrekoek Tolosako udaletxean eta horrengatik geratu zen abixua pasa gabe, horrengatik barkamena eskatzen dugu eta berriro ez pasatzera espero dugu, ez zen utzikeria edo kudeaketa falta bat izan, gaizki ulertu bat baizik Eta eskatzen duzuen bidearen konponketa egiteko, aurrekontuak eskatu genituen, ea konpontzeko aukera badaukagun Eskerrikasko zure idatziarengatik
  27/10/2021 14:16
Eta aurrekontu hori noizko izango duzuen? Arketen inguruan hormigoia jarri dute, beraz, uste dut jada erabakita dagoela zer egingo den.
M.A.S. 16/11/2021 14:07 Normala 
Bestalde, arketak juxtu euri urak kanalizatzen ziren tokian jarri dituzue. Espero dut kontutan hartu izana, orain euri asko egiten duenean nondik bideratuko dituzuen euri urak. Bestela, oinezkoentzat sekulako putzuak egingo dira. Mila esker
M.A.S. 16/11/2021 14:14 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria