Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

udal liburutegia

Iruzkin berri bat gehitu
Zer gertatzen da Tolosako helduen liburutegiarekin?(haurrena ez dut ezagutzen,ez baitut erabiltzen) Covid-aren arazoa hasi zenetik, eraikinaren sarrerako gelatxo batean ematen den zerbitzura mugatuta da liburutegira. Nik ezagutzen ditudan gainontzeko liburutegiak erabat zabalduta daude, erabilera murriztuagoarekin eta hartu beharreko neurriekin. Bertako langileei galdetu eta informaziorik ez. Beraz, arduradunei galdetzen dizuet: zergatik dago halako murrizketa Tolosako liburutegian?
E.E.O. 28/9/2021 12:00 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Egun on: zorionez, osasun-egoerak hobera egin du eta gu ere aurki izango gara liburutegia aurreko egoeran zabaltzeko moduan. Gure aurreikuspenen arabera, urriaren 13rako itzuliko gara "normaltasunera".
  1/10/2021 12:39
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria