Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendi 3 an oinezkoak arriskuan

Iruzkin berri bat gehitu
Larramendi zubitik eta zenbaki bakoitien espaloitik oinez datozenak Larramendi 3 an "errepidean" sartu behar dute eta gero etxe bereko arkupetara sartu espaloitik jarraitzeko. "Errepeide" hau autoen aparkalekuen eta zabor-kontainerrak ustutzen duten kamioien bidea da errepide nagusira ateratzeko. Eta "errepide" hau nahiko zabala da eta, maiz, auto edo furgoneta aparkatu egiten dute piloien ondoan. Oinezkoek ez dute nondik jarraitu. Proposamena: piloi horiek mugitu eta "errepidea" estutu, zabor kamioiak pasatzeko nahiko tokia utziz, baina aparkatzea ekidituz. Bestetik, Larramendi 3 ko arkupetako lehenengo zutoin tartea libre izatea (bertako denda-tabernak mahaia edo landareak jartzen ditu) oinezkoak espaloititik jarraitzeko aukera izan dezaten. Erantsita argazkia
X.S.A. 20/9/2021 17:35 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria