Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Tolobolei, zarata eta zikinkeria

Iruzkin berri bat gehitu
Arestian jokatu da Larramendin aurtengo Tolobolei edizioa. Ez dakit zeintzuk izan diren prentsan eta agertutako izenburuak. Ziurrenik "arrakastatsua" izango zen erabilitako izenondoetako bat. Eta bai; egia da jende dexente bildu zela, baino niri, beste alde batzuk aztertzea gustatuko litzaidake. Oker ez banago, sei egunean jokatu ziren partidak eta horietan guztietan musika altua, oso, jasan behar izan genuen. Are gehiago; bazegoen hizlari-animatzaile bat "King Afrika"-ren estiloaren jarraitzaile sutsua ematen zuena. Bere hizketaldi sinkopatuek askoz jasangaitzagoa egiten zuten jarduera. Sei eguneko zarata ez da gertatzen ez iñauterietan ezta sanjoanetan ere026 Beste aldetik, gure gizartean ohikoa den bezala, kirola ezin ulertu zurrutaldirik egin gabe eta, hara non, taberna ibiltaria ere paratu zen. Nolatan 2021.urtean zerbitzatu daitezke kontsumizioak erabilera bakarreko plastikozko edalontzietan? Horren ondorioz, goizetan, zaborra nonnahi. Plastikoak, botilak eta abar. Zergatik ez zen aurreikusi, iñauterietan egiten den bezala, garbiketa zerbitzu berezia, bertako bizilagunok merezi dugun inguru garbia lehenengo ordutik bermatzeko? Hurrengo edizioetarako, ekitaldiaren iraupena eta dezibeliok ikusita, gomendatuko nizkizueke beste kokaleku batzuk; hala nola, zezen plaza, kiroldegiko aparkalekua edota Usabalgo industriagunea.
J.S.Z. 18/9/2021 12:25 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Departamentuko Arduraduna
Kaixo, Abuztuaren 31tik irailaren 4ra, XI. Hondartza Bolei Txapelketa jokatu zen Larramendi auzoan. Txapelketaren inguruan hainbat kexa eta proposamena egiten dituzu zure idatzian. Zure ekarpenak jaso ditugu eta Tolobolei elkartearekin aztertuko ditugu. 1.- Hondartza bolei txapelketa, Tolosako hainbat pertsona eta tabernen lanari esker sortu zen orain dela 11 urte inguru, udara bukaeran Tolosako kaleak girotzeko kirol ekitaldi berri bat txertatuz. Urtez urte Plaza Berrian eta Euskal Herri plazan ospatu izan da txandaka, baina aurten COVID19aren kontrako neurriak zirela eta ezin zen toki horietan ospatu. Gune zabalagoa bilatuz, Larramendi auzoan egitea proposatu zen. 2.- Horrelako ekimen bat kalean antolatzeak (5 egunez), aldaketak eta eragozpenak suposatu ditzazke bizilagunen eguneroko bizitzan, eta horiek arintzen saiatzen gara bai udaletik, baita antolatzaileengatik ere. Esaten duzunez, musika eta hizlarien bolumena handiegia izan da egun horietan. Jakinaren gainean jarriko dugu Tolobolei elkartea eta datozen ekimenetarako neurriak jarriko ditugu hori berriz ez gertatzeko. 3.- Tabernaren inguruan, aurten antolatzaileek erabilera bakarreko plastikozko edalontziak erabiltzea erabaki zuten, COVID19aren hedapen arriskua murrizteko. Sortuko zen plastikozko zabor kantitatea aurreikusirik, zakarrontzi "extra" eraman ziren baino halere motz gelditu ginen eta zakarra pilatzen joan lurrean eta kalean. Alde batetik gure aurreikuspenak motz gelditu ziren eta errebisatu beharko ditugu. Bestaldetik, datozen urteei begira, berrerabili daitezken edalontziak eta materialak berriz erabiltzen hasi behar dugula argi dago. Azkenik, lan asko daukagu egiteko banakako ardura eta besteengan errespetua ere bultzatzen. Udalak herramienta eta baliabideak jarri behar ditu baino guztion artean mantendu behar ditugu garbi gure kaleak eta herriak. 4.- Aipatzen duzun bezala, badirudi "gure gizartean ohikoa den bezala, kirola ezin ulertu zurrutaldirik egin gabe". Zurekin ados gaude. Antolatzen diren kirol ekintza gehienetan, taberna edo antzekoa montatzen da kontutan izan gabe, kirola, aisialdia eta diberstioa alkoholarekin lotuz behin eta berriz. Udalaren ardura ere bada Kirol eredu osasungarriak bultzatzea eta lan handia dugu hori bultzatzeko. Eskerrik asko zure proposamenengatik. Antolatzaileekin bat aztertuko ditugu datozen ekitaldietan gauzak hobeto egiteko. Kirol Saila
  23/9/2021 10:25
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria