Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Iturriak, globoak betetzeko?

Iruzkin berri bat gehitu
Eskandalagarria da ze erabilera ematen ari zaizkien Larramendiko iturriei. Larramendikoak aipatzen ditut horiek direlako etxetik ikusten ditudanak, baino, beharbada, gauza bera gertatuko da herriko beste hainbat tokitan. Kontua da ume asko eta asko ibiltzen direla globoak betetzen edota plastiko pistolak, hain preziatua eta eskasa den elementu hori alferrik gastatzen. Bien bitartean beraien gurasoak inolako ardurarik gabe, ez diote ezer esaten eta, are okerrago, batzuetan lagundu egiten diete globoekin. Amorrua sortarazten dit ikusteak ze gizarte axolagabeak osatzen ari garen. Egungo umeek denetik daukate baino hori nahikorik ez eta ura jostailu bihurtu. Ez dugu erremediorik!
J.S.Z. 8/6/2021 19:29 Normala 
Ura zerbait preziatua eta eskasa dela, eta zaindu beharrekoa dela argi dago. Baina ez dut uste urarekin dugun arazorik handiena haur batzuek parke batean egiten duten erabilera ludikoa denik. Horrela balitz, proposatu ezazu instantzia gorenagoetara ur globoen eta urarekin jolasteko jostailuen debekua, mesedez. Ez ditzagun haurrak eta beraien gurasoak tentazioan eror daitezen utzi. Bide batez, proposatu ere jolas-parke handiek (Port Aventura, Eurodisney,...) dituzten ur atrakzioen itxiera, eta nola ez, "aquapark" delakoen berehalako itxiera. Hor bai litroak eta litroak galtzen direla... Irakatsi diezaiegun haur eta nerabeei uraren balioa eta erabilera txarren ondorioak eragozten, baina benetako uraren erabilera txarra non dagoen begiratzerakoan ez dezagun erratu.
R.B.E. 9/6/2021 06:38 Triste 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria