Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

udako umeen igeriketa ikastaroak

Iruzkin berri bat gehitu
Egunon! Gaur ekainak 2 ireki dituzte udako umeen igeriketa ikastaroetarako inskrpzioak. ONLINE EGITEKO POSILIBITATERIK EZ, telefonoz deitu eta haimaiketatik aurrera deitzeko bertan ilarak daudelako inskripziorako. Urte osoko abonatuak garenok ez dugu preferentziarik, nola da posible? bereziki urte honetan izan ditugun baldintzetan urte osoan mantendu izanak ere ez duzute kontutan hartzen? pilaketak saiestu behar direla eta jendea ilaran??? Ordutegi horretan bertaratzerik ez dugunok eta bazkide garenak inskripzioa egiteko beste biderik ez izatea LOTSAGARRIA iruditzen zait. Mesedez kontuan hartu bazkide garenok esfortzu bat egiten dugula urte osoan mantetzean eta bizi izan dugun egoeran bikoitza. Eskerrik asko.
L.E.S. 2/6/2021 09:38 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Egunon! Gaur ekainak 2 ireki ditu udako umeen igeriketa ikastaroetarako IZEN-EMATEAK eta Usabal kiroldegiko kudeatzaileak ez du ondo neurtu izango zen eskaera-maila. Bestalde, IZEN-EMATEA ONLINE edo TLF-z egiteko aukera eman da eta halaxe egin behar zen. Bistan da ez dela informazioa eta zerbitzu egokia eman lehen orduan, baina egia da ere, zuen laguntzari esker jakin dugula arazoaren berri eta neurriak jarri direla: 2 pertsona izen-emateak aurrez aurre egiten eta beste bat telefonoaren arretan. Esandakoa barkamena eskatzea besterik ez zaigu tokatzen, mila esker idazteagatik Ondo izan
  2/6/2021 11:39
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria