Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kotxeak plaza Zaharrean

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Napar zubitik alde zaharrera eta plaza zaharretik zeharkatzeko kotxeentzako araurik badagoen jakiteko idazten det. Gero eta kotxe gehiago ikusten dira plaza zaharra gurutzatzen edo bertan aparkaturik, oinezkoentzako deseroso eta arriskutsu bihurtuz. Adibidez, Andra Mari kaleko garajeetara sarrera nondik egin beharko litzateke? Uste dut Gorriti plazatik izango litzatekeela egokiena eta seguruena. Nolabait kontrolatu beharreko zerbait dela uste dut, eta plazatik igarotzeko beharra justifikatu egin beharko litzatekeela... Mila esker!
I.M.G. 9/5/2021 14:46 Haserre 
Mila esker erantzunagatik. Ondo legoke bai sarrerak nolabait mugatzea (matrikulak irakurtzen edo adibidez...) eta erregistroak eduki ahal izatea alde zaharreko trafikoa erregulatzeko... Garajea Andra Mari kalean dugunok argi eduki behar dugu sarrera irteerak Gorriti plazatik egin behar ditugula. Mila esker!
I.M.G. 10/6/2021 22:34 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria