Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zerkausia itxita

Iruzkin berri bat gehitu
Pandemiaren momentu konkretu batean, agian zentzuzkoa izan zen Zerkausiko peria babeste aldera eremua desinfektatu eta aurreko egunetik itxita edukitzea. Arazoa da ohitura bilakatu dela eta, nere ustez, garbi dagoela orain neurri horrek ez daukala zentzurik. Zerkausia ezinbesteko gune publiko estalia da herritarrentzat eta haurrentzat batez ere. Herritar askoren ahotan dabil Zerkausia itxita aurkitzea faena handia dela. Jaiegunekin koinziditzen badu egun osoak ematen ditu itxita eta eguraldi txarrarekin batez ere, eztaukagu non egon. Ez da onargarria, nere ustez. Haurrak eta adinekoak dira kaltetuenak. Lehen bezala, larunbat goizeko lehen orduan prestatu beharko luke brigadak merkatuko eremua. Ea, mesedez, lehengora itzultzen duzuen. Eskerrik asko.
A.A.P. 19/3/2021 12:51 Normala 
Tolosako Udala: Modernizazioko teknikaria
Egun on: Egindako eskaerari erantzunez, jakinarazi nahi dizugu, COVID-19a hasi zenetik, Udalak azokaren antolaketa Osasun Sailak xedatutako unean uneko Agindu eta Dekretuetara egokitu duela. Horrela, hainbat neurri hartu ditu, adibidez: postuen arteko kokapena aldatu du (gutxienez postutik postura 1,5 metro egon behar dute) eta plazako postuen aforoa mugatu du. Finean, Udalaren xede nagusia da azoka osasun eta segurtasun neurri guztiekin ospatzea, eta horregatik ezinbestekoa da azoka gunea garbi eta desinfektatua mantentzea azoka egunerako. Horretarako modu bakarra da azoka eguna baino lehen, lan horiek burutzea, zehazki:  Zerkausia desinfektatzea, larunbaterako mahaiak jarrita uztea eta Zerkausia istea. Ostirala jai eguna izanez gero, brigadako langileek jai egun izaten dute, eta, beraz, aurreko egunean egin behar dituzte lan horiek. Hortaz, azoka egiten den egun berean, hau da, larunbata goizean, ezinezkoa da lan horiek egitea azoka hasi aurretik, Udalak horretarako baliabiderik ez duelako. Hala eta guztiz ere, Udala ohartzen da Zerkausiaren erabilerak herritarren eskura egon behar duela eta ostiraletik larunbatera itxita egoteak dakartzan eragozpenak. Horregatik, egoerari irtenbideren bat emateko aukera aztertuko du. Zure ekarpena zinez eskertuz, ongi izan.
  23/3/2021 10:19
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria