Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Leidorren, proiekziorik ez

Iruzkin berri bat gehitu
Noiz erabaki da otsailaren 13an ez ematea "El inconveniente" filma? Nola jakinarazi da bertan behera uzten dela proiekzioa? Ni, behintzat, ez naiz enteratu eta arratsaldea antolatu nuen pelikula izango nuela Leidorren sinetsita. Are gehiago, larunbateko 22:00 ak dira kexa hau idazten ari naizenean eta webgunean otsaileko programazioan sakatuz gero, agertzen da pelikula horren proiekzioa. Nik dakidala udaleko webgunean, "berriak" atalean ez da ezer komentatu...Portzierto, igandean joaterik ez dugunok ez dugu aukerarik izango film interesgarri hori ikusteko? Inprobisazioa eta errespetu falta zinemazaleekiko...
J.S.Z. 13/2/2021 22:20 Haserre 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo: Otsailaren 4an erabaki zen larunbateko emanaldia bertan behera uztea. Ez genuen bertan behera utzi nahi, baina azkenean ez genuen beste erremediorik izan, izan ere, hurrengo eguneko emanaldiaren muntaiak uste baino lan eta denbora gehiago behar izan baitzuen. Kartel fisikoki eta webgunean aldatu genuen, agian zaharra agertuko zitzaizun aurreko katxea garbitu gabe zegoelako. Berrien atalean ez, baina sare sozialetan iragarri genuen. Edozein kasua dela eta, sentitzen dugu benetan sortutako ezbeharra, programazioa aldatzera behartuta aurkitu ginen eta bistan da behar bezala ez zela iritsi informazioa. Espero dugu aurrerantzean horrelakorik tokatuz gero, informazioa hobeto hedatzea. Adeitasunez,
  17/2/2021 10:32
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria