Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Batukada ?

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Pasatako astearteak 3an, Herrikide eskolaren inguruan bizi garenok, batuakada talde baten zarata haundia sufritu genuen. Ez dakigu hau berriro errepikatuko den ala ez , baina baietz baldin bada, jakinaren gainean jartzen dizuegu etxeetara iristen den dezibelioen neurria, ia zihurrenik, jasangarria bezela onartzen den neurritik gora egon daitekeela.
M.L.G. 6/11/2020 12:47 Haserre 
Kaixo. Ados nago kexa honekin. Astearteko ordubeteko "batukada" entseguak batzuk errespetu falta izugarria dutela adierazi zuen. Nire etxeko gela guztietan, eta gela batzuk ez dute ematen eskola horren aldera, lehioak itxita izugarri entzuten zen. Baimenik ba al zuten? Zeinek kontralatzen du ekintza? Udalak, baimena eman badu? Eskolaren arduradunak, baimena eman badu? Mila esker eta udal arduradun baten erantzuna merezi dugula uste dut.
P.P.R. 9/11/2020 09:26 Haserre 
Tolosako Udala: Berdintasun Teknikaria
Zuen kexa jaso ondoren, Batukada Feministaren tailerreko saioak beste leku batean egingo dira. Barkatu eragozpenak. Mila esker
  3/12/2020 10:06
Tolosako Udala: Berdintasun Teknikaria
Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik
  3/12/2020 10:26
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria