Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Bizikletak

Iruzkin berri bat gehitu
Azkenaldian Berdura Plazako aulkiak, bizikleten aparkaleku bilakatu dira. Esertzean kontu izan behar duzu manillarrekin. Ohiturak aldatzen doaz eta bizikleten aparkalekuak beteta daude. Gehiago jarri beharko lirateke edo beste soluzio bat eman.
E.P.Z. 3/11/2020 01:22 Normala 
Tolosako Udala: Udaltzain Burua
Herrian zehar ditugun bizikleteroen erabilera nola erregularizatu aztertzen ari gara udaleko beste departamenduekin batera. Berdura plazari dagokionez hemendik gutxira, Udalak bando edo dekretu baten bitartez epe bat emango du jendea bizikletak bertatik kentzeko. Epea pasata erretiratu gabe geratzen direnak Udaltzaingoak udal depositora jasoko ditu. Momentu horretatik aurrera ezingo da bizikletak bertan dagoen eserleku edo hiri-elementuari kandatua utzi. Eskerrik asko
  3/11/2020 18:41
Beste ildo batean ere aipatua... Argi dago ez dela bizikletentzako toki egokia, baina soluzioak planteatu behar dira, oztopoak jarri aurretik. Alde zaharreko bizikleta jabeentzat Belena patioko bizikleta aparkalekua txiki geratu da. Iturritza jauregiaren atzealdeko "patioa" eraitsi beharko lukete lehen bait lehen, bizikleta aparkalekua handitzeko. Erabilerarik ez duen zatia da (jauregia mantenduz noski) eta lehen ere udal planean aipatu izan dena. %50 gehiago kabituko lirateke, gutxigora behera. Honekin ere ez litzateke nahikoa, baina aurrerapauso bat da.
A.A.O. 1/12/2020 23:41 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria