Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Telebista terrazan

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo. Terrazen arautegian altabozak edo telebistak kanpoan ezin direla jarri aipatzen da. Nire etxe azpiko tabernan, Izarra, barrundik, lehio erraldoi batean, futbola proiektatzen dute. Beraz, kanpotik ederki ikusi daiteke pantaila erraldoian. Honek suposatzen du futbola ikusteko jende asko pilatzen dela berandu arte (23:45), horietako asko gazteak, nerabeak, oihu asko botatzen dituztenak. Nire galdera hauxe da: baimenduta al dago telebista jartzeko modu hau? Ez al da araudiari ziria sartzeko modu bat? Erantzunaren zai, mila esker.
P.P.R. 8/7/2020 14:36 Haserre 
Kaixo. Aurreko mezua idatzi nuenetik 22 egun pasa dira eta erantzunik ez. Nire ustez, erantzuna merezi du, beste eskaeretan gertatu den bezala. Erantzunaren zai gelditzen naiz. Agur.
P.P.R. 30/7/2020 18:20 Normala 
Tolosako Batxiller Zaldibia kalearen eta Gipuzkoa Plazaren artean dagoen Izarra Tabernan sortzen diren iskanbilak lotsagarriak dira. Igandea gaueko 23:00etan, bihar lanera eta ezin lo hartu pantaila erraldoi batean futbola emititzen ari baitira tabernakoak. Ez dituzte distantziak errespetatzen, ezta bizilagunen atsedena ere. Pantaila taberna barruan dagoenez baimenduta omen dago... lotsagarria taberna honen jabeen jokabidea eta Udalaren lotsagabekeria...
P.L.S. 23/8/2020 23:01 Haserre 
Kaixo. Ados nago aurreko mezuan esaten denarekin. Berriro liga hasi da eta Erreala edo Bartzelona ekipoek kokatzen duten bakoitzero gazte talde handia terrazan esertzen da eta botatzen dituzten oihuak ikaragarriak izaten dira, edozein ordutan. Gure plaza ez da futbol zelaia, ezta tabernari horren jabetza ere. Toki publikoa da, guri eta gure lasaitasunari lapurtu diguna (gauez mahai, kupel, sonbrila, tabureteak, alulkiak, kristalezko manparak, ... kalean uzten ditu, baimenduta dituenak baino gehiago: bere biltegia da kalea; gainera terrazako garbiketa hurrengo goizean egiten du). Nik uste dut udal erantzun bat beharrezkoa dela. Baina, ez bakarrik foro honetan, baizik eta kontrola eginez eta neurriren bat jarriz. Mila esker.
P.P.R. 5/10/2020 13:00 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria