Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

RENFE vs CORONAVIRUSA

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Atzo arratsaldean 15:48etan trena hartu nuen Donostiara bidean, eguraldi ona eta jende pila nire tren berdinean, ez al dago aforo limite edo neurririk tren hauetan? beti iruditu zait harrigarria pilatzen den jende mordoa eguneko zenbait orduetan baina egungo egoera dela eta (covid-19) harrigarriagoa ordaindik, denak pilatuta, maskarilak erabiliz, edo ez kasu askotan (bi pertsonei atentzio deitu behar izan nien maskarila jar zezaten), amorru eta aserre handiarekin itzuli nintzen Tolosara, bueltako trenean egoera berdina bizitu nuelako ere. Badakit Renfe-ren zerbitzua ez dela Udaletxearena, eta covid-aren aurkako segurtasun neurriak hartzea biztanle guztien eskuetan dagoela, baina atzokoa (eta egun askotakoa pentsatzen dut) lotsagarria izan zen. Udaletxe moduan zerbait egin ahal zenuketela pentsatzen dut, trenean pilatuta bidaiatzen dugun askok ondoren Tolosan bizi gara, erosten dugu eta erlazionatzen gara, ez al du Udaletxeak nolabaiteko ardura? Garraio publikoa erabiltzearen aldekoa naiz, nire aldetik ahal dudana egin dut, Renfen kexa jarri dut eta hemen idazten dut baina datozen egun-hilabeteetan argi daukat zerbitzu hau kondizio hauetan erabiliko ez dudala. eskerrik asko
M.L.E. 1/7/2020 10:03 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria