Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA

Iruzkin berri bat gehitu
Egunon, iradokizun batekin nator. Aste honetan zabaldu duzue liburutegiko zerbitzua, ondo legoko, arratsaldeko ordutegian astean behin besterik ez bada eskeintza zabaltzea. Oso ordutegi murriztua da eskeintzen duzuena. Zerbitzurik gabe daramagun denbora ikusita beharrezkoa ikusten dut, irakurzaletasuna zabaldu nahi badugu behintzat. Inguruko herrietan, Ibarra- n adibidez, eskeintza hori dute eta oso egokia nire iritzian. Eskerrik asko
L.E.S. 19/6/2020 08:29 Normala 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Eskerrik asko zure iradokizunagatik. Aprobetxatu nahi dut datorren astetik aurrera asteazkenetan ordutegi berezia izango dugula Tolosako liburutegian, asteazkenetan arratsaldeetan hasiko baitgara 16etatik 19etara irekitzen. Hau zure gustuko izango delakoan,
  25/6/2020 11:47
Udal iragarki pantailak ordutegi zabalegia dauka. Larramendi kalean etxe azpian horrelako iragarki pantaila bat dugu. Argi dizdira handia du eta errefleju handia egiten du, zenbait momentutan oso nabarmena delarik logelan ala egongelan argiak itzalita gaudenean. Goizeko zazpietatik iluntzeko 11k arte dago pizturik. Bere ordutegia ezin al daiteke murriztu, goizeko 8 tatik iluntzeko 9,30 edo 10ak arte? Orain, gainera, alarma egoeran iluntzeko 10tarako etxean egon behar dugunez, norentzako iragarkiak? Mila esker.
A.G.A. 29/1/2021 22:54 Normala 
Tolosako Udala: Komunitate eta Gobernantza Teknikaria
Kaixo, Lehenik eta behin, eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik. Gaia aztertu dugu eta gaur gauetik aurrera, otsailak 1etik aurrera, kale panelek ordutegi berria izango dute. Informaziorako udal kale panel guztien ordutegi berria goizeko 8:00etatik 22:00ak bitartekoa izango da. Barkatu orain arte sortutako eragozpenak. Ondo izan.
  1/2/2021 10:49
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria