Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendin, abaila bizian

Iruzkin berri bat gehitu
Laister 5 urte izango dira Larramendiko abiaduraz idatzi nuen lehenengo kexatik. 5 urtean, ezta neurri bat ere. Konfinamendua arintzen ari den neurrian, trafikoa ugaltzen doa eta, horren ondorioz, zarata. Ez zait buruan kabitzen nola ez den ezer egin hain arau-urraketa garbi baten aurrean. Ibilgailu gehienek ez dute errespetatzen abiadura muga. Are gehiago, bataz bestekoa 60-80 km ordukoa da. Ez da irudipena, egunero etxeko balkoitik konprobatutakoa baizik. Esan beste kale bat Tolosan non abiadura hori harrapatzen den. Inon ez. Nahi duzuena jarri, baino ipini zerbait, mesedez. Abiaduraren araberako semaforoa, edo erradarra, edo udaltzainak, edo lurreko gomazko motelgailu gehiago (zabalera osokoak, bai, eta lurpeko tarteko bi muturretan, oztopo gehiago egon daitezen). Ziur nago ibilgaluek motelgailu horiek pasatzean sortutako zarata askoz eramangarriagoa izango litzatekeela, motorrek egindakoa baino. Eta ez jarri aurrekontua aitzaki gisa neurririk ez hartzeko. Duela hainbat hilabete informazio pantaila handia plantatu zenuten botika berriaren ondoan (argi kutsadura dexentekoa, portzierto)... Hobe dirua gastatzea beste egitasmo batzuetan, askoz mesedegarriagoak direnak auzokoentzat gure egunerokotasunean.
J.S.Z. 23/5/2020 20:36 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria