Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Seinaleztapen desegokia

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo: Mezu hau idazten dizuet J.A. Irazusta pasealekuaren amaieran dauden edukiontzien inguruko seinaleztapen horizontala desegokia delako. Oinezkoek errepide erditik ibili behar dute edukiontzietara iristeko, eta zebra-bide bat falta da. Horrez gain, edukiontziak biribilgune baten erdian ezarri dira, inguruko seinaleztapena egokitu gabe. Argazkia bidaltzen dizuet nire proposamenarekin. Eskerrik asko
G.O.U. 18/5/2020 00:51 Normala 
Tolosako Udala: Udaltzain Burua
Arrazoia duzu eta gune horren berrantolaketa eta egokitzapena definituak zeuden. Orain lan horiek aurrera eramatea falta dira. Jarriko gara harremanetan hirigintzako sailarekin ea noiz burutu daitezkeen. Eskerrik asko
  18/5/2020 10:43
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria