Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Aurrekontuen kudeaketa

Iruzkin berri bat gehitu
Arratsalde on, Koronabirusak eragindako egoera dela eta, pentsatzen dut Tolosako Udalak bere aurrekontuetan adostuta/onartuta dituen ekimenetako batzuk ez direla gauzatuko. Informazio hori non ikus daiteke? Eta, bestalde, orain arte aurreikusiak ez zeuden ekimen berriei buruzko informazioa, non ikus daiteke? Milesker, mireia
M.R.Z. 7/5/2020 18:37 Normala 
Tolosako Udala: Komunitate eta Gobernantza Teknikaria
Kaixo Mireia. Egungo egoera tarteko, zuk adierazi bezala, aurrekontuen baitan aurreikusitako hainbat jarduera bertan behera geratu dira, beste batzuk atzeratu beharrean ikusi dira eta beste batzuk egokitu eta modu desberdin batean aurrera eraman dira edo emango dira. Era berean, egoerak eragindako krisi ekonomikoa tarteko, aurreikusitako 2020 urterako aurrekontua, sailez-sail, doitu beharrean aurkitzen gara eta horrek ere eragina izango du hemendik aurrera ere, programatutako hainbat proiektu bertan behera geratuko direlako eta ekimen berriak martxan jarriko direlako, lehentasunezko edota emergentziazko egoerak hala eskatuta. Une honetan, aurrekontua doitzen aurkitzen ari gara eta beraz, behin betiko datuak izan bezain laster beraren berri emango dugu. Era berean, sail desberdinei bertan behera geratutako, egokitutako eta aurrera eramandako ekimen desberdinen zerrenda eskatu diegu, dokumentu bakar batean jasotze aldera eta hau prest izan bezain laster ere informatuko dugu. Azkenik, Gardentasun atalean Koronabirusaren baitan hartutako erabaki desberdinen inguruko informazioa aurkituko duzu. Hau duzu esteka: https://udala.tolosa.eus/eu/koronabirusa Bertan, besteak beste, hartutako neurri desberdinak eta bertan behera geratutako zerbitzuen inguruko informazioa aurkituko duzu: HARTUTAKO NEURRIAKE TA ALDAKETAK ZERBITZUETAN: https://udala.tolosa.eus/eu/koronabirusa/hartutako-neurriak-eta-aldaketak-zerbitzuan ARLO EKONOMIKOARI LOTUTAKO NEURRIAK: https://udala.tolosa.eus/eu/koronabirusa/arlo-ekonomikoari-lotutako-neurriak GIZARTE ZERBITZUETAKO BALIABIDEAK: https://udala.tolosa.eus/sites/default/files/LAGUNTZARIK%20BEHAR%20BADUZU%2C%20LAGUNDUKO%20DIZUGU%20eus(1).pdf Bestelako argi biderik behar ezkero edota zalantzarik izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan. Milesker.
  15/5/2020 10:18
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria