Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Bonberenea sarrerak (su ta gar)

Iruzkin berri bat gehitu
Bonberenea Kultur Ekintzak aurreratu zuen bezala, Abenduaren 13an Su Ta Gar taldeak joko du bertan eta sarrerak azaroaren 27an jartzen ziren salgai Bonbereon bertan, arratsaldeko 18:00tan. Horrela publikatu dute, Facebook-en . Eta baita beste hainbat hedabidetan ere horrela azaldu da, Ataria, Tolosako Udaleko Agenda, Diario Vascon, eta baita Su Ta Gar taldeak ere bere Facebook-eko perfilean. Zein izan zen sorpresa, bertako atean ordubete euripean zain egon ondoren.... bertako atea berandu irekitzeaz gain, azaldu zen mutila 10 sarrerekin atera zen. Bai 10 sarrerekin !! Bertan ilara luzea ginen.... ez dakit esaten zenbat..... Aurreneko hitzak izan ziren, aurreko astean omen zen lehenego eguna sarreren salmentekin..... Eta ilaran ginenak ez ginen inor enteratu? Ondoren baieztatu zuen, aurreko ostiralean kontzertu bat izan zela eta bertan banatu omen zituzten.... Orduan, ez dakite lehenago abisatzen hanka sartze bat izan dela eta ez dagoela sarrerarik??? Bertan zain egon ginekok iruzurtuta sentitu ginen. Benetan lotsagarria izan zen. Eta hori dena horrela dela, sare sozialetan jarritako kexka ezabatzen hasi ziren..... Bonberoko kudeaketa txarraren ondoren, norbaitek neurriak hartu beharko lituzke.
A.I.A. 28/11/2019 14:43 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria