Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

San Esteban auzoko berrikuntzak?

Iruzkin berri bat gehitu
Udaletxeak eserleku berriak jarri dizkigu auzoan , berri batzuk ere gehitu ditu, baina beharrezkoa den lekuetan eserleku zaharrek jarraitzen dute eta beharrik ez dagoen lekuetan berriak jarri dituzte,gauza da itxura ematea. Jende asko pasatzen da gure auzotik kotxea aparkatu edo herritik ateratzeko , hauek eserleku berriak ikusiko dituzte baina zuberoa auzoa ikusten ez denez eserleku zaharrek jarraitzen dute,zuberoa auzoan jende heldu asko bizi da eta hauentzat ikusten dut beharrezkoa eserleku horien berritzea, nazkatuta gaude udalaren jarrera rekin , aurrekontu txiki bat edukitzeazgain beraien probetxurako erabiltzen dute.
M.G.G. 6/10/2019 14:39 Haserre 
Tolosako Udala: Alkateordea
Ostiralak 4ean auzotarrekin izandako bileran argitu genuena errepikatuko dizut: Azken urteetakoarekin jarraituz auzoak dituen zenbait obra eta egokitzapen aurreikusi genituen. Elosegi Parkearen sarrerako ur bilketa egin ondoren zoruaren asfaltatu berria jarri zen, berdin Hirualdeta tabernaren eremuan ere. Hurrengo fase batean San Esteban Zeharkatzen duen errepide osoa ber asfaltatu da. Gainera egoera txarrean zeuden zenbait espaloi konponduz. Parkean zeuden zenbait elementu aldatzeaz gain diozun bankuen aldaketa burutu da. Irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeaz gain auzoari itxura erakargarriago bat ematea da helburua. Aurten, Ferialaren atzeko aparkalekua asfaltatuko da osorik. Bilera horretan zeuden guztien ekarpenekin batera jasotzen dugu zurea. Mila esker
  7/10/2019 13:33
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria