Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

ESPALOIETAN DAGO ARRISKUA

Iruzkin berri bat gehitu
Hainbat espaloi zein egoera arriskutsuan dauden jakinarazi nahi dut idatzi honen bidez. Gorritiko bihurgunean deritzon lekuan, Lurraldebuseko bulegoa eta Lapurdi taberna arteko espaloi zatian, bi tapa leun daude zoluan, espaloiaren ia zabalera osoa hartuz. Hori zapalduta ziplo lurrera erori nintzen maiatzaren erdian, euri zaparrada ari zuen batean, eta, hona, ondorioa: humeroa hautsita ia sorbalda parean, ebakuntza eta plaka jartzea. Tapa leun horiek irristakorra ez den beste material batekin lehenbailehen ordezkatzea eskatzen dut, oinezko gehiagok zapaldu eta eror ez dadin. Horrez gainera, espaloi hori gasta-gasta egina dago, eta ordezkatu egin beharko litzateke. Gainera, espaloi hori bezain gastatuak eta egoera kaxkarrean daude Larramendi eta Gorriti lotzen dituen zubiko bi aldeetako espaloien zoluak.
A.O.E. 29/8/2019 20:23 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria