Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zaborrontziak TAO gunean

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Denbora da hainbat zaborrontzi TAOko egoiliarren bi aparkaleku okupatzen ari direla. Zehazki, Alondegiko Uzturre egoitzaren atzeko kalean, egoiliarrentzako (marra gorria) diren bi plaza hartzen ari dira (kalearen bukaeran daude, aldapan). Kontuan hartuta egunero aparkatzeko ditugun arazoak, zaborrontziak hortik kentzeko eta aparkalekuak libre uzteko eskatu nahiko nuke. Ziur badagoela beste leku bat zaborrontziak jartzeko (edo bestela San Frantzisko elizan badaude gehiago), eta inguruko bizilagunek asko eskertuko genuke. Eskerrik asko
M.A.G. 18/6/2019 22:26 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria