Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Gaia: Kalteak bide publikoan

Ondoren, "Kalteak bide publikoan" gaiarekin lotura duten gorabeherak ageri dira; gai horri buruz zuk zeuk edo herritarrek helarazitako iruzkinen arabera sailkatutako gorabeherak.  Zer iritzi dute herritarrek? Zer erantzun edo jakinarazpen eman du Udalak? Informazio hori eskuratzeko, egin klik gorabehera jakin batean.

Idatzi iradokizun bat
  • Gailuak hezkutatzeko tapak kaltetuta
    San Frantzisko ibilbideko 24. eta 28. zenbakien aurreko belardietan kokatuta dauden kutxen tapak puskatuta daude azpaldian. Hurrengoan barruko tresnak puskatu ditzakete. Gainera, ume asko igotzen dira belargune horietara eta deskuidoan min har dezakete.
    A.A.O.   3/6/2015 10:20  Normala  Iruzkin-kopurua: 5  Parte-hartzaile kopurua: 2 icono que representa la respuesta de un responsable
  • Langa eroria Arrillagan
    Kaixo! Arrillaga Plazan udalak dituen garajeetan -1.pisuan- langa elektronikoa dago sarrera-irteerak kontrolatzeko. Langak bi zati ditu, baino, horietako ba,t erori egin da duela aste dexente. Komenigarria litzateke konpontzea.
    J.S.Z.   14/5/2015 18:55  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2 icono que representa la respuesta de un responsable
  • BIZIKLETA APARKALUA HONDATUTA
    Kaixo: Iurre plaza erdian bizikleta aparkalekua hondatuta dago, kamioi batek atzeraka zihoala jo ondoren. Eskertuko nizueke konpontzea, hemendik aurrera, udaberria gertu daukagunez, dexentetan erabiliko baita. Mila esker!
    X.M.I.   4/3/2015 22:26  Normala  Iruzkin-kopurua: 3  Parte-hartzaile kopurua: 2 icono que representa la respuesta de un responsable
  • Itokinak Arrillaga plazan
    Arrillaga plazako garajeetan itokinak daude. Lehenengo solairuan, hain justu, udalaren garajeetako langa elektronikoaren gainean. Euri dezente botatzen duenean putzu ederra sortzen da bertan, eta, asko biltzen denean, gainezka egiten du eta garajeen aldera joaten da jarioa.
    J.S.Z.   25/2/2015 14:06  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2 icono que representa la respuesta de un responsable
  • Aparkaleku eskasia Larramendi Auzoan
    Larramendi auzoan bizi garenok badakigu zein zaila den leku bat topatzea kotxea uzteko. Jende askok garajea izango du baino beste askok ez. Zergatik ez egoera pixka bat hobetu obra txiki bat eginda? Nire proposamena zera izango litzateke. Larramendi kalean bi bide U formaz egin d... [+]
    J.S.Z.   10/2/2015 13:54  Normala  Iruzkin-kopurua: 3  Parte-hartzaile kopurua: 3 icono que representa la respuesta de un responsable
Idatzi iradokizun bat 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria