Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendiko abiadura eta zarata

Iruzkin berri bat gehitu
Maiatzak 6, igandea Larramendi kalean, arratsaldeko 17:45ean. Hogei bat kotxe, Porsche markakoak, ze motor indartsuak dituzten erakutsiz. Burrunba, zarata, bizilagunen lasaitasuna apurtuz. Ez da salbuespena. Egunero pairatu behar dugun egoera. Gehienezko 30 km orduko abiadura ezarrita dago baino, badirudi, ez zaiola inori axola nola ibiltzen diren ibilgailu guztiak, baino, batez ere, motoak. Irtenbideak badaude, noski. Zergatik ez da neurririk hartzen? Errepikatuko dut duela hainbat hilabete esandakoa. Tolosako beste edozein kaletan gertatuko balitz Larramendin izaten dena, dagoeneko Udalak zerbait egingo zuen.
J.S.Z. 7/5/2018 13:44 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria