Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Udaltzaingoa, Herritarren segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa

Gaiak

Hauek dira Tolosako Udalak herritarren iradokizunak, iritziak eta eskakizunak jasotzeko sailkatu dituen  gai-arloen artean "Udaltzaingoa, Herritarren segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa" arloarekin loturiko gaiak. Horietako edozeinetan sartuta, gai bakoitzari buruzko informazio osagarria eskuratuko duzu, eta, horrez gainera, aukera izango duzu –zenbait gaitan– herritarren ekarpenak eta Udalaren erantzunak eta komunikatuak kontsultatzeko.

Garraio publikoa
Garraio publikoko modalitate honen zebitzuarekin zein haren kudeaketarekin (geltokia, tarifak, taxi lizentziak, etab.) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Zirkulazioa
Ibilgailuek bide publikoan egiten dituzten joan-etorrien antolamendu, zaintza eta kontrolarekin (trafikoaren kontrola eta erregulazioa, bigarren ilarak, semaforoen bidezko erregulazioa eta abar...) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Aparkalekuak
Udalerriko aparkalekuen antolamendu, zaintza eta kontrolarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Segurtasuna
Oinezko, gidari eta / edo bidaiariek bide publikoan duten jokatzeko moduarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria