Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com
Tokia: 

Nola parte hartu

Aukera ezazu arretaz gai-arloa eta, horren barnean, zure gorabehera edo kezkarekin lotura gehien izan dezakeen gaia. Modu horretara, zure mezua azkarrago iritsiko zaie Udalean gai horren ardura –eta, beraz, zuri erantzuteko ardura– duen/duten pertsonari edo pertsonei.

Zure mezuak gai batekin baino gehiagorekin badu lotura, iruzkin bakoitza dagokion gai-arloan eta gaian idatzi behar duzu. Modu horretara, zure iradokizuna edo eskaera zuzenean iritsiko zaio Udalean zuri erantzuteko ardura duen pertsonari, eta dituzun kezkak argituko dizkizu.

Zure erabakia da Herritarren postontzian idatzitakoa Tolosako Udalaren web-orrian publiko izatea ala iruzkinak eta Udalaren erantzunak pribatuak izatea.  Azken hori aukeratuz gero, Udalak kode bat emango dizu, erantzuna Nire gaiak eremuan kontsultatu ahal izateko.

Web-orrialde honetan emandako informazioak ez baditu betetzen zeure informazio-beharrak, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria