Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Alegiako bidegorria

Iruzkin berri bat gehitu
Aurreko eskaeran bezalaxe skate parkearen inguruan polikiroldegiko argiak piztuta egoten ziren gauean. Aurreko asteburutik itzalita daude eta jende askori entzun diot beldurra ematen diola hortik pasatzea. Ematekoa da. Kontuan eduki oso goiz iluntzen duela eta pasealekua erabat ilunduta gelditzen da. Ez dakit zein den arrazoia baino konpondu behar litzateke. Mila esker
M.U.E. 13/11/2014 18:02 Normala 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Bai, badakigu inguru hori oso iluna geratzen dela eta aurreko iruzkinan esaten nuen bezala gaia aztertzen ari gara eta ingurua argiztatzea aurreikusi dugu. Horretarako obra zibila egin behar da eta gero luminariak eta kabeatua jarri. Ahal duzun azkarrena egingo dugu, gure lehentasunetan dago eta. Eskerrik asko.
  14/11/2014 10:02
Berriro Alegiako bidegorriari buruz. Ondo deritzot zuen erantzuna. Ala ere, bitartean, skate parkera begira dagoen argi fokoa piztuta egon ezkero (orain arte bezala) arazoa gutxitu egiten da. Polikiroldegian ere esan dugu baino erantzun garbirik jaso gabe. Eskaera zera da: Orain arte bezala, eta luminaria berria jarri bitartean, argi foko hori piztuta egotea. Mila esker herritarrei hitza emateko aukera emateagatik!!!
M.U.E. 14/11/2014 13:14 Normala 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Skateko luminaria gaueko hamaiketan itzali beharko lizateke. Badirudi arazo tekniko bat dagoela eta konpontzen saiatuko gara. Argi hori gaueko hamaiketan itzali behar da, agindua horrela emanda dago. Eskerrik asko
  17/11/2014 11:11
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria