Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Ur parkeak? eta ekologia, non?

Iruzkin berri bat gehitu
"Aleka" aldizkaria jaso berri dut etxeko buzoian. 9. orrialdean biztanleriak aukeratutako egitasmoen artean "haurrentzako ur parkeak" agertzen da, 50.000 euroko aurrekontua izango duena. Diru kopurua alde batera utzita, nire ezinegona eragiten duena zera da: Udalak bultzatuko du ura alferrik galtzea ekarriko duen "jolas" ekimen bat? Ura, ur edangarria, eta jolasa oso binomio txarra osatzen dute. Eta Port Aventura modeloa errepikatu nahi izanez gero, aukeraketa ezin desegokiagoa egingo dugu. Ze mezu emango diegu umeei? Ura alferrik galtzeak ez duela ondoriorik gizartearentzat, nahi adina gastatu daitekeela alferrik. Mesedez, udan egun sargoritsuak baditugu, baino horrek ez du justifikatzen gure plazetan ikusten den panorama: ume pilo bat globoak betetzen eta, segituan, lurrera bota. Ondorioa: ura alferrik erabili eta kanalizazioak plastikoz bete. 60 urte ditut eta ondo gordeta daukat nire buruan nola nerabezaroan ez zen batere ezohikoa txorrota ireki eta urik ez ateratzea hainbat udatan. Hemendik gertu, Busturialdean, urik gabe egon dira aurtengo udan...
J.S.Z. 20/12/2023 15:33 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria