Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Ikasgela baten beharra

Iruzkin berri bat gehitu
Unibertsitateko azterketa garaia hurbiltzen ari delarik, ikasleok liburutegiaren ordutegi hobe baten beharra nabaritzen hasi gara, ez da posible ia 19.000 biztanleko herri batean, non ikasle mordoa dauden hainbat azterketetarako ikasten, liburutegia 7 orduz soilik egotea irekita (ordutegi etenarekin gainera, egun osoa galtzen duzularik) eta asteburuetan itxita. Ikasteko ezintasunaren aurrean, ikasleok beste herrietara joan behar izaten dugu, hala nola, Itsasondora, Zizurkilera eta Usurbilera, han ordutegi hobeak dituzten ikasgelak baitaude. Gauzak honela, udalak ikasgela batzuk ahalbidetzea proposatu nahiko nuke, ikasleon beharretara egokituko dena, ordutegi egoki batekin (8-20:00 adibidez, asteburuak barne). Herri txikietan egiteko gai izan badira, Tolosan ere antzeko proba piloto bat egin daiteke. Besterik gabe, eskerrik asko.
E.M.L. 9/12/2023 00:28 Normala 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Zuk diozun bezala, behar honi erantzutea premiazko bihurtzen ari da ,eta honetarako udalak eraikinen batean zerbitzu hori prestatzeko asmoa du epe ertainean. Bitartean, udalak kontratatuta daukan pertsonalarekin ezin du ordutegia zabaldu, eta horrela jarraitu beharko da kontratuak berritu eta ordutegia zabaldu arte.
  12/12/2023 09:24
ZIZURKIL herrian udal liburutegiak baino ordutegi zabalagoa duen IKASGELA dago. Egungo ordutegia : Astelehenetik ostiralera : 8:00-14:00 eta 16:00-20:00 larunbatetan : 9:30 - 13:30
X.S.A. 30/12/2023 15:35 Normala 
ZIZURKIL herrian udal liburutegiak baino ordutegi zabalagoa duen IKASGELA dago. Egungo ordutegia : Astelehenetik ostiralera : 8:00-14:00 eta 16:00-20:00 larunbatetan : 9:30 - 13:30
X.S.A. 30/12/2023 15:36 Normala 
ZIZURKIL herrian udal liburutegiak baino ordutegi zabalagoa duen IKASGELA dago. Egungo ordutegia : Astelehenetik ostiralera : 8:00-14:00 eta 16:00-20:00 larunbatetan : 9:30 - 13:30
X.S.A. 30/12/2023 15:36 Pozik 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria