Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zine eskeintza eskasa

Iruzkin berri bat gehitu
Abenduko zine programazioaz, bi hausnarketa: 1. "Los asesinos de la luna" filma eskeini duzue asteburu honetan, 206 minutu irauten duena, 19:30etan eskeini ere. Larunbatekoa, tira, baino igandekoa, kontutan hartuta gainera ez zegoela 17:00etan ezer programatuta umeentzat, ez zitzaizuen bururatu piskat aurreratzea saioa? Zeren eta 23:00etan atera ginen Leidorretik... 2. "La navidad en sus manos" eta "Wonka" filmak agertzen dira egitarauan helduentzako ordutegian. Ez zegoen beste ezer, egokiagoa jartzeko?. Pelikula horiek ez dira askoz aproposagoak 17:00etan proiektatzeko? Zinezaleok eskertuko genuke eskeintza txukunagoa.
J.S.Z. 4/12/2023 09:33 Triste 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo. Zure iradokizunak baliagarriak izango zaizkigu datozen hilabeteetako egitaraua osatzeko orduan. Mila esker.
  4/12/2023 10:17
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria