Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendiko Plaza lapurtu egin digute

Iruzkin berri bat gehitu
Zalantza daukat ez ote den eraginkorragoa "parte hartzen"atal honetan ezer ez komentatzea gaizki dagoena azaltzea baino, zeren eta hamaika aldiz salatu dut Larramendiko Plazan gertatzen dena, edo hobe esan, gertatzen direnak eta ez da ekimenik martxan jartzen. Plaza jada ez da plaza, futbol zelaia baizik. Goiz ta arratsalde hor aritzen dira umeak baloi baten atzean eta bost axola heldu edo zahar batek pasa nahi badu. Eserita egotea ere arriskutsua izan daiteke baloiek momentuz ez baitituzte begiak. Uda osoan gertatu denari zer gehitu eta gaur, irailak 7, ikastetxeetako dozenaka ume jaitsi dira plazara eta eremu osoa bereganatu dute hiruzpalau partida aldi berean jokatuz. Bizikletaz behin eta oinez gero zeharkatu dut plaza eta baloia dantzan. Bitartean, irakasleak banku batean solasean, txintik esan gabe umeei. Dedio! Holaxe hezitzen badituzte, jai dugu.
J.S.Z. 7/9/2023 13:03 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria