Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendirako neurririk ez?

Iruzkin berri bat gehitu
Ez dakit zenbat aldiz aipatu dudan hemen Larramendin abiadurarekin dugun arazoa. Gehiegizko abiadurarekin, noski. Gasolindegia eta biribilgune berriaren artean. Urteak joan dira; hamar gutxienez, eta ez da ezer egin. Bada marka! Ez zebrabideak altxa, ez oraingo "badenak" aldatu eta zabalera osokoak ipini, ez azkarregi joanez gero gorrira doazen semaforoak zintzilikatu tunelaren bi muturretan, ezta daramazun abiadura jakinarazten dizuten seinaleak paratu. Eta hara non, aste honetan, azken seinale horiek ikusi ditudan Amarotzen. Ondo iruditzen zait auzo horretan jarri izana, baino, dudarik gabe, arau-hausteak askoz larriagoak eta ohikoagoak dira Larramendin Amarotzen baino. Jakin nahiko nuke ze irizpide erabiltzen dituen Udaltzaingoak erabakiak hartzerakoan. Niri, behintzat, ulertezina egiten zait hainbesteko utzikeria.
J.S.Z. 13/4/2023 23:49 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria